Harriet Ediciones
Edukiak
- 1 HARRIET EDICIONES ARGITALETXEA
- 2 2015-2019, 5 KOMIKI URTERO URTERO
- 3 2019: BATETIK, JOANA MAIZ, BESTETIK HARRIET KOMIKI GIDOILARI BERRIRO ERE
- 4 2020
- 5 2020: 'HELIZE', EUSKAL SORTZAILEEN LAN BERRIA HARRIET ARGITALETXEAN
- 6 2021: JARRAITU INURRIARI, UNAI ELORRIAGA KOMIKIGINTZAN LEHEN ALDIZ
- 7 2022: FRANTZIAR KOMIKIGINTZA
- 8 MANGA EUSKARAZ: KABE ZIGILUA
- 9 2023: ANKER, HIRU ETXE SANTA MONICAN, IKER ETA IXONE, FRANTZIAR KOMIKIGINTZA...
- 10 2024: 'GIRLS LAST TOUR', KOMIKIGINTZA FRANKO BELGIARRA... ETA EUSKAL EGILEEN LANAK LABEAN
HARRIET EDICIONES ARGITALETXEA[aldatu]
2015 urtean Koro Muro eta bere anaia Gregorio Muro “Harriet” komikigileak 'Harriet Ediciones' argitaletxea sortzea erabaki zuten oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... Frantziar komiki merkatuan zabaldu diren euskal autoreen lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko helburu zehatza ere bazuen.
2016 urtean Igor Leturiaren blogean azaldu zituen helburu guzti hauek, eta elkarrizketa honi esker komikigintzaren iragan,orainaldi eta etorkizunari buruzko bere ikuspuntua ezagutzeko aukera eduki genuen. 2018ko apirilean Berrian Mikel Lizarraldek elkarrizketa egin zion ere.
Arloa ezagutzen duen profesional gisara eta plangintza egonkor bati eutsiz, 2015etik aurrera 2-3 lan lerroetan egikaritu dira argitaletxea martxan jartzeko orduan Gregorio Murok zituen asmoak:
• 80. hamarkadan Harriet beraren gidoiez kaleratu ziren lan batzuk eta garai horretako beste lanak berrargitaratu ditu, "Justin Hiriart", "Jon eta Mirka", "Sorgin seinalea" eta "Mintxo" adibidez.
• Frantziar autore garaikideen albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu.
• Frantziar merkatuan komikiak argitaratu dituzten euskal autoren lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratu ditu, tartean Marko euskal marrazkilariaren lanak. 2019tik aurrera Gregorio Muro "Harriet" bera frantziar merkatuan istorio berriak publikatzen hasi zen Glenat argitaletxearen eskutik, eta gaztelaniaz zein euskaraz Harriet Ediciones bidez merkaturatu ditu.
• Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu zuen: Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako 'Joana Maiz', gaztelerazko bere bertsioarekin. Ondoren urtero argitaratu du Harrietek euskal egileen lanen bat, Eusko Jaurlaritzako komikigintzarako diru laguntzen deialdia baliatuta.
2015-2019, 5 KOMIKI URTERO URTERO[aldatu]
2015etik 2019ra 26 komiki argitaratu zituen Harrietek, euskara zein gaztelerazko bertsioetan. 2015ean Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko edizio osoa argitaratu zuen ere (euskaraz Ereinek argitarau zuen).
Hasierako urteetan Marko euskal marrazkilariaren 4 lan argitaratu zituen, Beka frantziar gidoilari bikotearekin azken urteetan sortutakoak. Jack Manini,Laurent Galandon gidoilarien lan bat baino gehiago euskaraz irakurri daitezke ere, Tiekoren 2 lan eta Bruno Duhamel-en 4 komiki ere.
2018an Harrietek argitaratutako emakume autoreen komiki kopurua handitu zen, Gwénola Morizur eta Marie Duvoisinen "Hasiera berri bat" komikiarekin eta Yllya marrazkilariaren "Isaline_rekin: aurretik Caroline Roque gidoilaria (BEKA sortzaile bikotearen erdia) eta Maëla Cosson koloreztatzaileak Marko marrazkilariarekin egindako lanak argitaratu zituen, baita Anlor marrazkilariak Laurent Galandonekin egindako lana ere.
2018 urtea amaitu baino lehen beste bi komiki argitaratu zituen Harrietek, tartean Berzosaren Mintxo komikiaren berrargitalpena.
Formatu aldetik, urte horretan komiki batzuk azal biguinean argitaratu zituen Harrietek.
Hurrenez hurren, lehen etapa honetan argitaratutako komiki kopurua hau izan zen: 2016an 4 komiki, 2017an 8, 2018an 7 eta 2019an 7 ere.
2019: BATETIK, JOANA MAIZ, BESTETIK HARRIET KOMIKI GIDOILARI BERRIRO ERE[aldatu]
2019an argitaratutako 7 komikien artean bi oso bereziak dira:
Batetik, Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz" komikia argitaratuaz Harrietek zuzenean euskal autore garaikide baten lana euskaraz irakurtzeko aukera eskaini zuen lehen aldiz, eta era berean gaztelerazko itzulpenarekin publiko berrietara iristeko aukera eman zien euskararen munduan ezagunak diren bi autoreei.
Bestalde Gregorio Muro "Harriet" argitaletxearen arduradunak berak komiki bat argitaratu zuen: lehenik Glenat etxearen bidez Frantzian "La honte et l'oubli" sailaren lehen liburukia argitaratu zen, eta bigarren liburukia Frantzian argitaratzearekin batera euskaraz eta gazteleraz argitaratu zuen lan osoa Harriet Ediciones-ek, "Lotsa eta ahaztea" izenburupean. 1898ko Filipinetako Iraultza eta Espainia-AEB gerra kontatzen da bertan. Album honen bidez, Gregorio Muro komiki gidoigintzara itzuli da (Xabiroi aldizkarian argitaratutako istorio motxak ere kontuan izanda), eta horretarako Alex Macho marrazkilaria eta "Garluk" Agirre koloreztatzailea izan ditu lagun.
Aipatu beharra dago Joana Maiz proiektuak Eusko Jaurlaritzaren komikiak sortzeko diru laguntzaren sari bat jaso zuela.
2019an argitaratutako gainontzeko komikiei dagokionez, Frantziar merkatuan aurretik argitaratu ziren komikiak izan ziren: Isaline sailaren bigarren alea ere argitaratu zen urte horretan, eta José Carlos Fernandes portugaldarraren bigarren komiki bat irakurri daiteke euskaraz Aral itsasoa (lehen komikia Txalapartak argitaratutako 'Munduko bandarik txarrena' da). Autore berriak ere bildu dira Harrieten zerrendara: Didier Quella Guyot eta sortzaile bikotea bat, Deville MK / Girard Christophe.
Formatu aldetik, "Joana Maiz" eta "Virginia Hill: emakume librearen egunkaria" ez ziren Harrieten ohiko album formatuan argitaratu eta eleberri grafikoak deitutakoak nagusiki argitaratu ohi diren liburu formatuan argitaratu ziren.
2020[aldatu]
Webgunea erabat berritu zuen Harrietek eta komiki guztiak salgai dituzte bertan
Pandemiak liburugintzaren merkatuan ere izan zuen eraginaren ondoren, 2020 iraila arte ez ziren iritsi Harrieten komiki berriak zaleen eskuetara.
Frantzian argitaratutako 3 komiki ekarri zituen euskarara Harrietek.
- Tieko marrazkilariaren "Dortokaren promesa" Stephane Piatzszek gidoilariarekin elkarlanean
- 'Joseph', 'Puisqu'il faut des hommes' saileko lehen liburukia(euskarazko bertsioan 'Gizonak behar direnez gero'), Philippe Pelaezen gidoiaz eta Victor L. Pinelen irudiekin.
- Bruno Duhamel egilearen "Kontaktuberria" komikia.
Bistan denez,komikietako batzuk jada euskaraz lanak argitaratuta dituzten frantziar autoreenak dira (Tieko, Duhamel...) eta beste komiki batzuetan autore berriak ezagutarazi ditu Harriet etxeak.
Bestalde, lehen aldiz, Harrietek komikigintza hildoarekin batera haurrentzako ilustrazio liburu pare bat ere argitaratu zituen:: 'Gaztelua? Zein gaztelu?' (Antonio Sanchez/Carmela Trujillo) eta 'Barre eginarazten duen panpina' (F.J Porquet / Anabel Juste). Hildo berean, 2021 urtean "Kaeme" eta Mikel Murok "Galerna eta Kresala: gaztetasunaren iturria" ilustraziodun ipuina argitaratu zuten.
Harriet Ediciones-ek Plataforma de Editoriales Independientes de Cómic elkartearen sorreran hartu zuen parte, espainiako estatuko 11 argitaletxek osatutakoa: Cascaborra Ediciones, Ediciones La Cúpula, Fandogamia Editorial, GP Ediciones, Grafito Editorial, Harriet Ediciones, Karras, Nuevo Nueve, The Rocketman Project, Sallybooks eta Trilita Ediciones.
2020: 'HELIZE', EUSKAL SORTZAILEEN LAN BERRIA HARRIET ARGITALETXEAN[aldatu]
Iñaki Martinez Hernandez 'Iñaket' marrazkilariak "Helize" proiekturako jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren 2019 urteko komikiak sortzeko diru-laguntzetako bat,Mikel Begoña gidoilariaren ideia batean oinarrituta, eta azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen bi euskal sortzaile hauen lana. Facebook-eko bere orrialdean argitaratu zituen sormen prozesuaren laginak
2021: JARRAITU INURRIARI, UNAI ELORRIAGA KOMIKIGINTZAN LEHEN ALDIZ[aldatu]
Maiatzean argitaratu ziren 'Isaline' sailaren hirugarren liburukia eta helduentzat Aurelien Ducoudray eta Arno Moninen 'Jules jauna' eleberri grafikoa.
Irailean 'Jarraitu inurriari' albuma argitaratu zen, Unai Elorriaga idazlearen gidoiaz Alex Orbek ilustratutako komikia.
2021ean Euskarara ekarri zuen ere Harrietek 'Abelen bidaia', Sivan eta Bruno Duhamel Frantziar Estatuko komikigileen eskutik, baita 'Dortokaren promesa' sailaren bigarren liburukia.
Frantziar merkatuan bi liburukietan agertu eta gero, azaroan euskaraz eta gazteleraz Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz Ivan Gilek ilustratutako 'Mugako Dragoiak' komikia argitaratu zen (Garluk Agirreren koloreaz).
2022: FRANTZIAR KOMIKIGINTZA[aldatu]
2022ko udaberrian komiki hauek argitaratu zituen Harrietek
- 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren eta azken alea.
- Ekoline (Stephen Desberg + Ana Teresa Martinez)
- Aztarna faltsuak (Bruno Duhamel)
Udaran Arnaud Plumeri/Bloz bikoteren 'Dinosauroak' saileko lehen alea iritsi da liburudenda eta liburutegietara, eta irailean Frantziar merkatutik Bruno Bessadi autorearen 'L'Ogre Lion' argitaratu du Harrietek.
Azaroan Duhamel komikigilearen ‘Inoiz ez: E eguna ' sailaren album berri bat argitaratu zen.
MANGA EUSKARAZ: KABE ZIGILUA[aldatu]
'Kabe' 'Harriet Ediciones' euskal argitaletxearen baitan 2022 urtean manga komikiak euskaraz argitaratzeko sortutako zigilu editoriala da. Berriak jaso zituen Koro Muro Harriet argitaletxeko kidearen hitzak "Duela pare bat urte, Euskal Herrian ematen ari den anomalia kultural batez ohartu ginen: euskarazko mangarik ez dagoela".
koldo Mitxelena kulturgunean emandako prentsaurrekoan aurkeztu zuten Tomomi Usui komikigilearen ‘Cube arts’ seriearen lehen alea: ondoren argitaratu diren beste guztiak bezala, Iker Alvarezek zuzenean japoniarretik euskarara ekarritako mangak dira eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar baita.
Laburbilduz, Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu 2024ko iraila bitarte.
2023: ANKER, HIRU ETXE SANTA MONICAN, IKER ETA IXONE, FRANTZIAR KOMIKIGINTZA...[aldatu]
Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz, Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin Frantziar estatuan Feroce komikiaren lehen liburukia argitaratu zen 2021an: 2023an euskaraz ale bakarrean argitaratu da istorio osoa 'Anker' izenburupean. 'Buc en bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso zuen lehen atalak.
Frantziar komikigintzari dagokionez, Dinosauroak eta Ekoline sailen bigarren liburukiak argitaratu ziren udaberrian eta udazkenean 'Dortokaren promesa' sailaren 3. eta azken alea argitaratu ditu Harrietek, baita 'Lehoi-ogroa' sailaren bigarrena.
Eta esan bezala, manga euskaraz irakurtzeko aukera berriak eskainiko dituzte Kabe zigiluaren baitan.
Irailean Getxoko komiki azokan Iñaket irudiglea eta Mikel Begoñaren 'Hiru etxe Santa Monikan' aurkeztu zen.
Azaroan HernaniKomik azokan 'Iker eta Ixone' komikiaren berrargitaralpena aurkeztu zen, Gregorio Murok egile oso gisa (hau da, gidoigile eta marrazkigile) 1978 urtetik aurrera Ipurbeltz aldizkarian argitaratu zituen "Iker eta Ixone" petsonaien abenturen bilduma. Igor Leturiak idatzi du edizio berri honen itzaurrea eta bere blogean lan honi buruzko iruzkin zabala egin zuen.
Koro Muro elkarrizketatu zuen Berriak Hernanikomik ekimenaren harira
2024: 'GIRLS LAST TOUR', KOMIKIGINTZA FRANKO BELGIARRA... ETA EUSKAL EGILEEN LANAK LABEAN[aldatu]
Otsailean KABE Argitalpen-zigilupean Girls' Last Tour Sailaren 3. Zenbakia argitaratu da eta martxoan 'Wanted: Erretratu odoltsua' franko-belgiar ildoko albuma argitaratu da.
2023ko urrian Bruno Duhamel eta Isabelle Sivan Euskal Herrian bira bat egin zuten Frantziar Institutua eta Harriet Edicionesen arteko lankidetza bati esker; 2024ko urtarrilean bikoteak komiki album berri bat argitaratu zuen, 'Deux soeurs', eta ia aldiberean argitaratu zen euskaraz, apirilean, Harriet Edicionesen eskutik.
Kabe zigilupean udaberrian bi manga serie berri argitaratu ditu Harrietek: batetik Europan argitaratu gabe dagoen Rootport gidoilariaren eta Tomomi Usui irudigilearen 'Otaku bat jainko lanetan' argitaratu du Harrietek, eta baita 'Change the world' guztira 5 alez osatutako seriea.
2024ko irailean argitaratuko dira ere batetik Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat Beti Berdin Tabernan' istorioa eta bestetik Gregorio Muro "Harriet-ek 'Mugako Dragoiak' sailaren "Azote" izenburuko bigarren liburukia merkaturatuko da: oraingoan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz.
Urtea amaitu baino lehen argitaratuko da ere Mikel Begoña gidoilariak eta Igor Sarralde Ussia irudigileak sortzen ari diren 'Argia iraungi zen tokia' komikia.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 IRAILA | Azote --- Mugako Dragoiak Bilduma --- Azote Saila |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Pedro Camello KOLOREA Seijas |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2024 iraila aldiberean gazteleraz eta euskaraz |
2024 IRAILA | Egun bat Beti Berdin Tabernan Beti Berdin Taberna Saila |
Harriet Ediciones | Asier Iturralde 'Gaston' | Asier Iturralde 'Gaston' | Euskaraz eta gazteleraz aldiberean | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2024 IRAILA Aldiberean Euskaraz eta Gazteleraz |
2024 09 IRAILA | Dinosaurs Sanctuary 4 / Dinosaurs Sanctuary Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Itaru Kinoshita | Itaru Kinoshita | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan |
202409 IRAILA | Girls' Last Tour 4 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
2024 09 IRAILA | Girls' Last Tour 5 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
2024 09 IRAILA | Otaku bat Jainko Lanetan 2 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Rootport | Tomomi Usui | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God |
2024 05 MAIATZA | Otaku bat Jainko Lanetan 1 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Rootport | Tomomi Usui | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God |
2024 05 MAIATZA | Change the World 1 / Change the World Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Yuya Kanzaki | Yuya Kanzaki | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2018 Shinchoosa argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian (チェンジザワールド―今日から殺人鬼―) / Change the World: Kyou kara Satsujink / Bloodthirsty killer from today |
2024 04 APIRLA | Bi ahizpa | Harriet Ediciones | Isabelle Sivan | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2024, 'Deux soeurs' (Bamboo / Grand Angle) |
2024 02 OTSAILA | Wanted: Erretratu odoltsua | Harriet Ediciones | David Boriau | Steven Dhondt | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2023/07 Wanted, portrait de sang (Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan) |
2024 02 OTSAILA | Girls' Last Tour 3 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
2023 AZAROA | Iker eta Ixone 1 Iker eta Ixone Bilduma (Berralgitalpena) |
Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Gregorio Muro Harriet | Euskaraz jatorrizkoa(1978) | 1978 Ipurbeltz aldizkarian atalka eta hainbat liburukitan argitaratutako 'Orrazi magikoa', 'Gaizkiñe' eta 'Zahagi urrea' istorioak (Erein) | |
2023 11 AZAROA | Girls' Last Tour 2 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
2023 11 AZAROA | Dinosaurs Sanctuary 3 / Dinosaurs Sanctuary Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Itaru Kinoshita | Itaru Kinoshita | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan |
2023 09 IRAILA | Hiru etxe Santa Monikan | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2023, gazteleraz aldiberean | |
2023 09 IRAILA | Dortokaren promesa 3 Dortokaren promesa Saila |
Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2023/03 La promesse de la Tortue 3(Bamboo Édition) |
09 IRAILA | Lehoi-ogroa 2 Hiru Lehoiak Lehoi-ogroa Saila |
Harriet Ediciones | Bruno Bessadi | Bruno Bessadi | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2023 urtarrila, 'Les Trois Lions'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan) |
2023 09 IRAILA | Heroines Game 3 / Heroines Game Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tabasa Iori | Tabasa Iori | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game |
2023 09 IRAILA | Girls' Last Tour 1 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
2023 09 IRAILA | Dinosaurs Sanctuary 1 / Dinosaurs Sanctuary Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Itaru Kinoshita | Itaru Kinoshita | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan |
2023 05 MAIATZA | Dinosaurs Sanctuary 2 / Dinosaurs Sanctuary Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Itaru Kinoshita | Itaru Kinoshita | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan |
2023 05 MAIATZA | Dinosauroak 2 Dinosauroak Saila | Harriet Ediciones | Arnaud Plumeri | Bloz | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2011 'Les dinosaures en bande dessinée -2', Frantsesez, Bamboo Édition |
2023 05 MAIATZA | Ekoline: Pariseko margolaria Ekoline Saila 2 | Harriet Ediciones | Stephen Desberg | Teresa Martínez | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2023 01 Urtarrila 'Ecoline'2, Frantsesez Bamboo Édition (Grand Angle) |
2023 04 APIRILA | Cube Arts 3 / Cube Arts Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tomomi Usui | Tomomi Usui | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian |
2023 05 MAIATZA | Heroines Game 2 / Heroines Game Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tabasa Iori | Tabasa Iori | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game |
2023 04 APIRILA | Heroines Game 1 / Heroines Game Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tabasa Iori | Tabasa Iori | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game |
2023 02 OTSAILA | Anker | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Alex Macho KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 lehen liburukia frantsesez 'Taïga de sang' (Glenat), 2023 urtean integralak euskaraz eta gazteleraz |
2023 02 OTSAILA | Cube Arts 2 / Cube Arts Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tomomi Usui | Tomomi Usui | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian |
2022 11 AZAROA | Cube Arts 1 / Cube Arts Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tomomi Usui | Tomomi Usui | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian |
2022 11 AZAROA | Inoiz ez: E Eguna / Inoiz ez Saila 2 | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2022 09 iraila, 'Jamais: Le Jour J', Frantsesez (Grand Angle) |
2022 09 IRAILA | Lehoi-ogroa 1 Lehoi barbaroa Lehoi-ogroa Saila |
Harriet Ediciones | Bruno Bessadi | Bruno Bessadi | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2022 urtarrila, 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan) |
2022 07 UZTAILA | Dinosauroak 1 Dinosauroak Saila | Harriet Ediciones | Arnaud Plumeri | Bloz | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2010 'Les dinosaures en bande dessinée', Frantsesez, Bamboo Édition |
2022 04 APIRILA | Ekoline Ekoline Saila | Harriet Ediciones | Stephen Desberg | Teresa Martínez | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 06 Ekaina 'Ecoline', Frantsesez, Bamboo Édition (Grand Angle) |
2022 04 APIRILA | Aztarna faltsuak | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 06 Ekaina 'Fausses pistes', Frantsesez (Grand Angle) |
2022 04 APIRILA | Harald eta Ignir-en altxorra 2 | Harriet Ediciones | Matthieu Brivet | Antoine Brivet | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020 01 frantsesez (Bamboo Editions) |
202111 AZAROA | Mugako Dragoiak | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Iván Gil KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021eko maiatza (Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe, Glenat) eta 2021ko azaroan 2. liburukia frantsesez (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat) |
2021 11 AZAROA | Dortokaren promesa 2 Dortokaren promesa Saila |
Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021/06 La promesse de la Tortue 2(Bamboo Édition) |
2021 09 IRAILA | Abelen bidaia | Harriet Ediciones | Isabelle Sivan | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2014, 'Le Voyage d’Abel' (Les Amaranthes) /2020 (Grand Angle) |
2021 09 IRAILA | Jarraitu inurriari | Harriet Ediciones | Unai Elorriaga | Alex Orbe | Edizio bana euskaraz eta gazteleraz | 2021, aldiberean euskaraz eta gazteleraz | |
2021 05 MAIATZA | Isaline 3: txakurrezko sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017, Isaline: Sorcellerie magichienne, Frantsesez (Bamboo) |
2021 05 MAIATZA | Jules jauna | Harriet Ediciones | Aurelien Ducoudray | Arno Monin | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019, 'Monsieur Jules', Frantsesez (Bamboo/Grand Angle) |
2020 11 AZAROA | Helize | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, gazteleraz aldiberean Hélice | |
2020 10 URRIA | Kontaktuberria | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 08 abuztua #Nouveaucontact, Frantsesez (Grand Angle) |
2020 09 IRAILA Dortokaren promesa Saila |
Dortokaren promesa 1 | Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition) |
2020 09 IRAILA | Gizonak behar direnez gero1.Joseph | Harriet Ediciones | Philippe Pelaez | Victor L. Pinel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, Puisqu'il faut des hommes (Bamboo Édition) |
2019 10 URRIA | Joana Maiz | Harriet Ediciones | Yurre Ugarte | Joseba Larratxe Josevisky | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019 | |
201910 URRIA | Lotsa eta ahaztea | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Alex Macho KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat) |
2019 10 URRIA | Virginia Hill:emakume librearen egunkaria | Harriet Ediciones | MkDeville | Christophe Girard | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018 Jatorrizkoa frantsesez Virginia Hill journal d´une affranchie (Les Enfants Rouges) |
2019 10 URRIA | Oroiminaren uhartea | Harriet Ediciones | Didier Quella-Guyot | Sébastien Morice | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017ko urrian frantsesez L'île aux remords (Bamboo editions) |
2019 10 URRIA | Isaline 2 Sorginkeri izoztua | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016, Isaline: Sorcellerie givrée, Frantsesez (Bamboo) |
2019 05 MAIATZA | Harald eta Ignir-en altxorra | Harriet Ediciones | Matthieu Brivet | Antoine Brivet | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 01 frantsesez (Bamboo Editions) |
2019 05 MAIATZA | Aral itsasoa | Harriet Ediciones | José Carlos Fernandes | Roberto Gomes | Jatorrizkoa Ingelesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2011ean ingelesez (Blackboxsyndicate), 2019ko maiatzean aldiberean frantsesez (Editions Du Long Bec) eta euskaraz zein gazteleraz Harriet Ediciones-ek |
2018 12 ABENDUA | Mintxo | Harriet Ediciones | Miguel Berzosa | Miguel Berzosa | Euskaraz | 2018-12 Berrargitalpena. Ereinek 1978an ere argitaratu zuen Mintxoren bilduma bat. | |
2018 12 ABENDUA | Elefantearen tristura | Harriet Ediciones | Nicolas Antona | Nina Jacqmin | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/01 La tristesse de l'éléphanth (Editorial Les Enfants Rouges) |
201810 URRIA | Mutuaren hitza | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Fréderic Blier | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/04 La Parole du muet (Bamboo) |
201810 URRIA | Hasiera berri bat | Harriet Ediciones | Gwénola Morizur | Marie Duvoisin | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018/02 Nos embellies (Bamboo) |
201810 URRIA | Tomoë: | Harriet Ediciones | Jack Manini | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition) 1. Déesse de l'eau 2018/04 2. Le miroir divin |
2018 05 MAIATZA | Isaline: sukaldaritzako sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo) |
2018 05 MAIATZA | Inoiz ez | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Banboo) |
2017 12 ABENDUA | Itzulera | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 02 OTSAILA, Le retour, Frantsesez (Banboo) |
2017 10 URRIA | Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1985) | Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) | 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) |
2017 09 IRAILA | Neska hura hegan hasi zen eguna | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 08 ABUZTUA Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions) |
2017 08 ABUZTUA | Zulo bat oroimenean | Harriet Ediciones | Roger Seiter | Pascal Regnauld | Frantsesetik itzulia | ? | 2015 1. Gila Monster 2015
2016 2. Combien de temps un homme peut-il survivre sans respirer ? Trou de Mémoire Saila Éditions du Long Bec |
2017 05 MAIATZA | Wounded | Harriet Ediciones | Damien Marie | Loïc Malnati | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2010-2011: Wounded Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)
1.L'ombre du photographe (2010) 2.Les Limbes de Jack (2011) |
2017 05 MAIATZA | Inozoen errua | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Anlor | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2011-2013: Les innocents coupables Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)
1.La Fuite(2011) 2.La Trahison (2012) 3.La Liberté (2013) Frantsesez(Bamboo Édition) |
2017 03 MARTXOA | Hegoak Astinduz | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Arno Monin | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | (2006) L'Envolée sauvage Saila (Bamboo)
1. La Dame Blanche(2006) 2.Les Autours des palombes, (2007) Oraindik euskaratu gabe 3. Le Lapin d'Alice (2012) 4. La Boîte aux souvenirs (2013) |
2017 01 URTARRILA | Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2016 08 ABUZTUA Frantsesez Le jour où le bus est repartit sans elle (Bamboo) |
2016 09 IRAILA | SOS Lusitania | Harriet Ediciones | Patrice Ordas/Patrick Cothias | Jack Manini | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2013 Lehen zatia (Bamboo)
2014 Bigarren zatia (Bamboo) 2015 Hirugarren zatia (Bamboo) 2016 Osoa Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2016 09 IRAILA | Jon eta Mirka (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1983) | Arkaitz Almortza Muro (Edizio honetarako) | 1983 Espedizio galdua(Erein)
1990 Bihotz hormatuak (Habeko Mik) |
2016 05 MAIATZA | Txinara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2016 05 MAIATZA | Indiara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
GUZTIRA |
---|
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO 43 KOMIKI |
HARRIET EDICIONES-EKIN HARREMANA DUTEN BESTE LANAK[aldatu]
Harriet Ediciones-en lehendabiziko argitalpena Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko Edizio Osoa izan zen: Gregorio Muro “Harriet” argitaletxeko arduradunak sortu zuen pertsonai hori 80. hamarkadan. 2015 urtean Euskaraz bilduma argitaratzeko ardura Ereinek hartu zuen eta gazteleraz Harriet Ediciones-ek.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 10 URRIA | Justin Hiriart (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
Erein | Gregorio Muro "Harriet" | Francisco Fructuoso Esparza | Euskaraz Jatorrizkoa | Arkaitz Almortza Muro | 1983 Itsas gorritan (Erein)
1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat) |